Arretaren Tempoa - Deba - Proiektuaren Garapena 2
Bolumenen bidez geruzak eta gardenak hitzez hitz bereizi beharrean, dena espazioen erabileretara eta malgutasunetara itzultzen da. Hiru gardentasun mota bereizten dira, nukleo bertikal batez lotuta; komunikazio bertikalen, aldagelen eta higiene-zerbitzu publikoenen anfitrioia izango dena.
Geruzarik ilunena geruza "firmea" izango da; bertan, administrazioa izango da lehen hesia, eta mota guztietako makinak ere egongo dira, bai laborategi grafikorako, bai eskusko lanetsako. Bestalde, haurtzaindegia egongo da, kanpoko espazioa patio gisa erabili ahal izateko, eta azkenik, prestazio teorikoen programaren zati bat, baita bulegoak ere.
Bitarteko gardentasun-geruza geruza "eraldagarria" izango da, non espazioen transformagarritasuna nagusia eta giltzarria izango den. Geruza horretan espazio guztien bateragarritasuna aurki ditzakegu; hala nola mediateka, eskuzko laborategia eta laborategi grafikoa, erakustaldiaren zati bat, egoitza-unitate batzuk eta prestazio teorikoen zati bat. Espazio batzuk jarduera desberdinen artean partekatzeko edo jarduera bakoitzaren beharrak betetzeko gune bat edo beste bihurtzeko pentsatuta daude.
Azkenik, geruzarik gardenenean espazio "librea" daukagu, non eszenatoki nagusia egongo da, erakustaldiarekin, egoitza-unitateekin eta espazio komunarekin partekatuz. Geruza honetan, modu librean, erabiltzaileen eta gonbidatuen arteko topagune bat sortzea da garrantsitzuena, eraikin osoa zeharkatu ondoren, tentsio guztia konpontzeko espazio bat sortu ahan izango den.
Konplexu osoaren bitartez, hainbat elkargune aurkitu ahal izango dira, zein geruzatan dagoen araberan, izaera desberdinarekin, eta erabiltzaileak bertan partekatzeko aukera izango dute.
Kalitate onean deskargatzeko klikatu hemen
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina