Estrategiaren Garapena - Hernani


Aurreko asteko komentarioen ondoren planoa berriro aztertzea erabaki genuen. Eremutik urrunduta, ingurua begiratuz, leku desberdinek erlazioa dutela konturatu ginen. Horregatik, ikerketa eremua ibai ondoko industriara, baratzetara eta alde zaharrak mugatzen erabaki genuen.

Hau zehaztuta, aste honetako proposamen prototipikoari aurre egiteko Hernanira bueltatzea pentsatu genuen. Lekua berriro ikusiz, espazio desberdinak aztertzeko eta ikusitakoa beste ikuspuntu batetik aztertzeko aukera izanik.

Hernanin egindako ibilbidea hurrengoa izan zen:

  • Lehenengo alde zaharretik eremura hurbildu ginen, sarrera desberdinak ikusteko. Autobus geltokitik eremura bidean, alde zahar amaieran “Plaza Berria” dago, jendez betea eta erabilia dena. Hemendik eremuarekiko erlazio bisual zuzen bat dago, baina erlazio bisual horrek ere eremuan dagoen etxe batera zuzenduta dago, mendi ikuspegiak kenduz.
  • Bigarren sarrera, zuzenean eskaileretara bideratuta dago (eskailerak trenbideko estazioan bukatzen dira).
  • Alboetan beste bi sarrera daude, bata skate parketik eta bestea “Aitonen etxera” ematen duena.
  • Aitonen etxe honek ez du eremuarekiko beste loturarik (beraientzako parke txiki bat dute kirola egiteko, hutsik zegoena), taberna dago eraikinaren behe solairuan baina bestela herriaren girotik aldenduta dago.
Bigarren sarreran aipatutako eskaileratik behera berdegunea eta bideak aztertzen hasi ginen. Beheko eremuak lauak dira, eta trenetik jaisten zen jendea igogailura bideratzen zen zuzenean, edo ondoko etxe atzetik igarotzen den kotxe eta bizikleta bideetatik joaten ziren alde zaharrera. Gero hobeto begiratzean lokatz bideak ikusi genituen, jendeak pasatzen sortutako bideak direnak. Udaletxeak herriaren joera ikusita gune batzuetan hormigoizko eskailera batzuekin amaitzea pentsatu zuen.


Etxeen ondotik trenbide azpitik pasa ondoren beheko auzora igaro ginen. Planoa aztertzean futbol zelai batzuk ikusi genituen, eta publikoak zirela pentsatuz haietara hurbildu ginen. Baina hiru zelaietatik bat bakarrik dago eraikia, eta eremua pribatua da. Proiektatutako beste bi zelaietan kotxeentzako behin-behineko parkina dago, espazio urperagarrian. Auzotik aurrera pasata, erdialdean plaza txiki bat dago zubi baten ondoan. Jendea ez da plazan geratzen, normalean paseatzeko erabiltzen dute industrialdera doan zubiarekin batera. Zubia pasa eta industria gunera joaten dira ibiltzera.

Auzoaren atzealdetik ibiltzen zelai zabal bat eta ortuak ikusi genituen. Horren amaieran ikastolaren ondoko auzora heldu ginen trenbideko pasotik hasierara heldu arte.

Bide honen ondoren 3 eragin-gune desberdin antzeman ditugu:

- Alde zaharrean dagoen plaza bizia -> eremutik oso hurbil dago eta lotura bisual on bat dauka beste guztiarekin.
- Berdegunean dagoen igogailua izango litzateke -> ibilbide bisualena da eta jende guztia doa hara bideak hartu beharrean.
- Auzoko parkina -> planoetan futbol zelaia dena.


Hiru puntu hauek aldatzeko lehenik plazako bisuala guztiz libratzea gustatuko litzaiguke, aurreko etxebizitza blokea mugituz. Mendi magalak begiratu ahal izateko, naturarekiko erlazio hobeago bat izan ahal izateko. Igogailuari dagokionez, trenbidea bezala, ez dugu gauza hain bisuala izatea nahi horregatik zuhaitz altuen bitartez estali nahi ditugu, beste bideak bisualagoak izateko eta era batean jendea parkera bideratzeko. Eta azkenik, parkina kendu nahi dugu, auzoko jendea egoteko edo paseatzeko industria gunera joaten da eta guk eremu atseginago bat sortu nahi dugu urperatu egiten denean kalterik sortu gabeko eremua izanik.








Iruzkinak

Mezu ezagunak