AUZO PRODUKTIBOEN GARAPENA LARRIALDI KLIMATIKOAREN GARAIA - Deba
Proiektua Debako Artzabal auzoan kokatuko dugu, artea garatzeko programa sortzeko, beti ere, auzo produktiboen haria jarraituz. Jarduera mixtoak, nola arkitektura konpaktu / bakar batean integratu.. tipologia gabeko arkitekturaren garapena egiten saiatu behar gara.
Aurrekariak
Hiriaren funtzionamendu segregatua eta "produktiboa" daukagu gaur egun, eta honen garapena auzoen resilientzian oinarritzen da. Kaleen intentsitatea eraikin / kaleen erabilerarekin lotuta dago, baita erabilerak berak zonifikazioa bultzatu egiten du.
Gaur egun, hiriak / hirigintza / lurralde moten arteko desplazamendua erregai fosiletan oinarrituta dago, baita hauen segregazioa bultzatuz, mugikortasun eta izaera indibidualistaz baliatuta.
Beste aldetik, mugimendu modernoak utzitako aztarna negatiboak ditugu: lurralde / inguruan eragin den kaltea eraikuntzekin... "un mosaico de naturalezas diferentes". Gure eremuaren naturaren azterketa egiteko joera historikoaren azterketa egitea beharrezkoa dela uste dut, gaur eguneko "natura" ez delako existitzen. Oraina lantzeko eta proiektatzeko, ezinbestekoa izango dugu atzerabegirako iruditeria bat osatzea -> tokia "begiratzeko" / azaltzeko tokiaren irakurketa / sailkatzea.
Auzo Produktiboak
Gaur eguneko helburu nagusi bat, desplazamendua murriztea da, auzoko eguneroko bizitzzaren aktibazio, intensifikazioa eta indartzea lortzeko. Dena dela, nire ikuspuntutik, mugikortasuna murriztea ez da guztiz beharrezkoa; bai aldiz honen izaera jasangarria bihurtzea.
Erabilera eta funtzio ezberdinen arteko interakzioa, inguruarekin.... nola erlazionatzen diren lantzea premiazkoa daukagu. Bestalde, Artzabal, Deba eta Debako estuarioaren arteko ibilbidea eta komunikazioak birplanteatzea garrantsitzua ere bada.
Analisi Orokorra
Atlasa
Garapen jasangarrien gidalerroak jarraituz, Artzabal eremuan kokatzen diren paduren suspertsea eta mikroklima berriak sortzea lortu nahi da, ibaiarekiko erlazioa estutuz eta irisgarria eginez. Ardatz honen estrategiarekin jarraituz, errekaren azaleratzearekin batera, auzo produktibo berrien eraikitzea lortuko da.
Bishan-Ang Mo Kio Park-eko eredua jarraituz, meandroetako mikroklimen berreskurpaena eta eremu urperagarrien resilientzia lortu daiteke.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina