Estrategia Garapena 2 - Hernani


“The Morningside Heights área in New York City has no industry. The streets are zoned in the main against “incopatible uses” intruding into preserves for solidly constructed, roomy, middle-andupper-class apartments. Yet by the early 1950s Morningside Heights was becoming a slum so swiftly, the surly kind of slum in which people fear to walk the streets, that the situation posed a crisis for the insitutions”
                                              
“North End in Boston is an old, low-rent área merging into the heavy industry of the waterfront and it is officially considered Boston’s worst slum and civic shame”

Jane Jacobs, The Death and Life of Great American Cites (1961) 

Istorio hau Hernaniko kasko historiakoaren alboan dagoen auzoari buruzkoa da, Karabel auzoa izena jarriko diogu. Puntu kritiko batean aurkitzen dela esan genezake, hainbat mugek gainontzeko eremuetatik banatzen baitute, erabilera mugek eta muga fisikoek. Hasteko ageriko muga fisikoei buruz arituko gara: alde batetik kaskotik banatzen gaituen malda aldaketa handiko parkea dugu trenbidearekin batera; bestetik, Urumea ibaia daukagu, auzoa industriagunetik (1980 hamarkadan ezarrita) bereizten gaituena.  Hala ere, erabilera mugak askoz narbarmenagoak dira:
                1) “Hiria” -> kaskoan garatzen den bizitza
2) Parkea -> eremu maldatsua, gehien erabiltzen diren elementuak igogailua eta kaleko kotan dauden terrazak (Aitonen etxea, umeentzako parkea eta skatepark-a)
3) Hortuak -> orden eta hierarkia gabeko eremu handia
4) Karabel -> gainontzeko Hernanin garatzen den bizitza mota auzoaren jarduerengadik bananduta dago
5) Industria -> inolako lotura hiriarengan

Eremu honen bilakaera guztiz ulertzeko 1946-54 urteetara atzeratuko gara. Gerra osteko ingurugiroan gaude, non landa-lurra ekoizteko (nekazaritza eta zura) expresiki erabili zen eta aldi berean industria garatu zen. Beraz gaur egungo argazkia, hamarkada horretik aurrera hazi diren elementuek sortutako da -> kasko historikoaren kokapena kota altuagoan, industriagunea ibaiaren erriberan eta geroago landa-lurran garatu diren eremuak aurreko biak banaduz. Modu sinple batean esanda, landarediaz aparte eraikinak ere haziko dira.

“the city as a dream landscape, blending memories of the past with veiws for the future”

Alexander Brodsky & Ilya Utkin

Alexander Brodsky eta Ilya Utkin-ek arkitektura imajinarioa edo utopikoa lantzen zuten eta aipamen honetan dioenez, hiria ametsetako paisaia bezala proiektatzen zuten, iraganeko eta etorkizuneko oroipenak bateratuz. Beraz, espazioen kontzeptuaz gain denboraren kontzeptua ere lantzen dute.  Elementu garrantzitsu bezala hartzen dugu denbora, sortutako espazioek denborarekin batera aldatzeko gaitasuna izatea nahi dugu. Nola lortu dezakegu? Alde batetik, landarediak berak eskaintzen digun aldaketa propioekin, eta bestetik, espazioen erabilera anitzekin lortu daitezkeen aldaketekin. Hala eta guztiz ere, zertarako denbora? Nork antzemango ditu aldaketa hauek?

“A lo largo del artículo veremos que es sencillo deducir que hay dos elementos clave al manejar el concepto vulgar de paisaje: la necesidad de que alguien observe y la belleza del territorio observado”

El Blog de José Fariña, Paisaje y Paisajes

Hirigintzako irakasle honek idatzitako artikuloa berreskuratu dugu pertsonen garrantzia azpimarratzeko, edozein espazioren diseinurako erabiltzaileen papera ezinbestekoa baita. Orduan, zergatik ez dugu biztanleria abiapuntutzat hartzen proiektu honen xedea lortzeko?

“En la actualidad, un museo o una escuela pueden ser perfectamente remplazadas por otros medios. Los arquitectos debemos dejar de pensar exclusivamente en términos de <<construcción>>”

Hans Hollein, Todo es Arquitectura, 1968

Beraz, arkitektura eraikuntza al da? Arkitektura dena da, arkitekturaren bidez nahi dena lortu dezakegu (logikoki ondo proiektatu eta bideratutako arkitektura baldin bada). Gure ikuspuntutik arkitektura eraikuntzarekin soilik harremanatzea hutsegite barkaezina da; izan ere, arkitektura tresna baita.
Behin kontzeptuak argituta,  eremuaren analisia jorratuko dugu. Hau lau “kapa” desberdinetan banandu dugu:
1) muga fisikoak eta erabilera mugak
                2) landaredia
                3) bideak
                4) eraikinak
Behin eremua aztertuta, arazo hauekin topatu gara:
          Parkearearen malda -> eremu osoan zehar dagoen desnibela
          Irisgarritasun eskasa eremu osoan zehar
          Sarrera urriak oinezkoentzat -> sarrera nabariena igogailutik, parkea bigarren planoan utziz eta eremuen konexioak okertzen
          Erabilera mugak orubearen banaketa nabarmena sortzen dituzte
          Puntu beltzak -> igogailua erabilera behartzen dituztenak (gauez batez ere)

The aesthetics of disappearence (Jean Bauflillard) relies on this, using it to reprent the subject through its own absence- lost in the network. It is an important architectural issue and a ground stone where we can start to not just change the world, but make it better. Architecture is about changing the way people relate to a place. Making places that are attached to people, to their culture, their essence and contemporary lives has a deep effect on the world”

Jelena Nikolic, How can architecture change the world?

Beraz lehen aipaturiko arazo hoiei aurre egiteko hiru helburu nagusi ezarri ditugu: elkartasuna, harremanak eta konexioak, bakoitzak arazo ezberdinak ebazteko asmoarekin. Helburu hauek lortzeko hiri akupuntura teknika erabiliko dugu. Gure eremuaren kasuan, hortuak dauden tokia hartuko dugu puntu estrategiko nagusi eta hemen lan eginez, Hernanin dauden beste hainbat arazo konponduko genituzke. Izan ere, puntu hau beste hainbat puntu estrategikoekin lotuta baitago.
Emate honetarako, eremu honetan egindako hainbat ebaketa desberdin aurkeztuko ditugu. Ebazpen hauen utopikoak izango dira, esparruaren potentziala erakusteko:
        Eremua urez bete dugu, desertu bat bilakatu dugu, gainetik pasatu dugu eta harrezi batez inguratu dugu bere erabilera eza agerian jartzeko.
        Eskalatzeko eremu, ondartza eta motokroz parke bilakatu ditugu erabilera drastikoak sortzeko eremuan.
        Jende guztiak erabiltzeko esaten duenez berdegune guztia kendu eta dena urbanizatu dugu, eraikin handiak jarriz eta parke urbanizatu bat sortuz.
        Egoera berdea mantentzeko lorategi ingles bat sortu dugu.

Iruzkinak

Mezu ezagunak